PROTOCOL DE COORDINACIO D'ACTUACIONS PER A LA PREVENCIO I L'ABORDATGE DEL MALTRACTAMENT PRENATAL

Saved in:
HILARION, P., (COORD.), PROTOCOL DE COORDINACIO D'ACTUACIONS PER A LA PREVENCIO I L'ABORDATGE DEL MALTRACTAMENT PRENATAL. Serie: EINES, BARCELONA, GENERALITAT DE CATALUNYA, 2010, 72 p.
Ref. 176258
Location: SIIS Archivo
Palabras clave:
Cuestionarios, Discapacidad, Drogodependencias, Embarazo, Hijos, Intervención, Madre, Malos tratos, Manuales, Mujer, Padres adictos, Perinatalidad, Prevención, Recomendaciones, Salud mental, Síndrome alcohólico fetal, Síndrome de abstinencia, Cataluña, España
Abstract:
Jaio aurreko eta jaioberrien drogamendekotasun arazoak ekiditearren, Kataluniako Gizarte Saileko Haurtzaroaren eta Nerabezaroaren aldeko idazkaritzak protokoloa finkatu du testu honetan. Tarragonako aditu-talde batek idatzi du testua, eta berauen xedea da gaiaren inguruko baliabideak argiro erakustea. Aipatutako batzorde horretan, urteak eman dituzte haurtzaroaren eta nerabetasunaren arloko ezgaitasunen inguruko gaiak jorratzen, eta, betiere, xede izan dute eraginkorrak izateaz gain, efizienteak izateko programa eta protokoloen diseinuak burutzen. Oraingoan, aipatu bezala, drogamendekotasuna bizi duten emakumeen amatze-prozesuak hartu dituzte kontuan, eta, aztergai hartu ostean, protokolo bat finkatu dute alor horretan ematen diren hainbat gairen inguruko proposamenak jasoz. Izan ere, oso larriak izan ohi dira haurtxoetan, esku-hartzerik gertatu ezean, drogaren kontsumitzeen ondorioz haurdunaldian gertatutako kalteak. Horrela, amatu aurreko aldiko eta osteko arazoak azalerazten ditu txostenak, eta, hori ez gertatzearren, Tarragonan eskuragarri dauden zerbitzu eta lan-taldeen berri jaso dute testuan. Azken batean, aditzera eman nahi izan dute gaiaren inguruko gizarte-zerbitzu eta osasun-zerbitzuen baliabideak zertan diren.