RELATIONSHIP BETWEEN ANXIETY DISORDERS AND OPIATE DEPENDENCE. A SYSTEMATIC REVIEW OF THE LITERATURE: IMPLICATIONS FOR DIAGNOSIS AND TREATMENT
Saved in:
FATSEAS, M., ET AL., RELATIONSHIP BETWEEN ANXIETY DISORDERS AND OPIATE DEPENDENCE. A SYSTEMATIC REVIEW OF THE LITERATURE: IMPLICATIONS FOR DIAGNOSIS AND TREATMENT. JOURNAL OF SUBSTANCE ABUSE TREATMENT, Vol. 38, no. 3 (2010), p. 220-230.
Ref.
167168
Location:
SIIS R.991 Archivo
Palabras clave:
Ansiedad, Diagnóstico, Diagnóstico dual, Drogas ilegales, Drogodependencias, Enfermedades mentales, Factor de riesgo, Literatura científica, Opiáceos, Programas de desintoxicación, Recomendaciones, Tratamiento

Abstract:
Depresioa eta antsietate-nahasdurak oso ohikoak omen dira opiazeoen mendekotasunak dituzten pertsonen artean. Halere, buruko gaitzak eta drogen kontsumitzeak aztertzerakoan, gehienbat depresioari hartu izan zaio kontu eta antsietatearen ingurukoei, adituek ez diete horrenbesterako atentziorik hartu. Antsietate-nahasdurek, drogak kontsumitzeko moduekin eta drogamendekotasunekin erlazio zuzena omen dute eta modu honetako sintomak dituzten opiazeoen erabiltzaileen artean, depresioak garatzeko aurrekari arriskutsu gisara aurkezten dituzte adituek. Bestalde, kontsumitutako gaiaren ondorioz (toxikotasuna, kontsumoen uztea edo gaia kontsumitzeko desira) garatu daitezkeen gaixotasunak izan daitezke antsietate-nahasdura hauek. Patologia dualaren edo bikoitzaren tratamendu egokiak ezartzerakoan, antsietate-nahasdurak (independienteak izan edota drogek induzitakoak badira ere) egoki identifikatzeak oso garrantzizkotzat jo dituzte, gaiaren inguruko azterlanen berrikusketa egin duten egile hauek. Berrikusterako hautatu 18 azterlanetan, opiazeoen mendekotasunak dituzten pertsonen kasuetan, antsietate-nahasduren prebalentziak oso altuak ageri omen dira. Aipatu azterlanak konparatzeko zailtasunetaz gain, Diagnosi eta Estatistika Eskuliburuaren IV. bertsioaren aurretik eginiko azterlanak izateagatik, antsietate-nahasdurak independienteak edota gaiaren ondorioz sortutakoak diren jakiteko zailtasunak erakusten dituzte. Gaiek eragindako antsietate-nahasmenduak direnean, aparteko medikaziorik gabe, abstinentzia aro baten ostean desagertzen omen dira larritasunaren sintomak. Hilabete oso batean metadonarekin edo bestelako ordezkatze-gaiekin tratamenduan hartutako pertsonetan antsietatearen sintomak berean badiraute, antsietatenahasmenduak sendatzeko esku-hartze partikularrak bideratu behar omen dira. Egun, antsietateari aurre hartzeko antidepresiboak eta psikoterapia kognitibo-konduktistak dira erabilienak. Berrikuste honetan, antsietatea sendatzeko benzodiazepinen erabilerak baztertu egiten dituzte, opiazeoak erabiltzen dituztenek sendagai horien mendekotasuna garatzen dutelako.