PREVALENCE AND FACTORS RELATED TO SUBSTANCE USE AMONG ADOLESCENTS WITH EATING DISORDERS
Saved in:
CASTRO-FORNIELES, J., ET AL., PREVALENCE AND FACTORS RELATED TO SUBSTANCE USE AMONG ADOLESCENTS WITH EATING DISORDERS. EUROPEAN ADDICTION RESEARCH, Vol. 16, no. 2 (2010), p. 61-68.
Ref.
167080
Location:
SIIS R.1142
Palabras clave:
Adolescentes, Alteraciones de la conducta alimentaria, Diagnóstico dual, Drogodependencias, Efectos, Enfermedades mentales, Estudio epidemiológico, Factor de riesgo, Juventud, España

Abstract:
Bartzelonako Clinic ospitaleak buruturiko azterlan honen arabera, jatearen nahasmenduak dituzten pazienteen artean, heren batek omen du (%34,7) drogak erregularki hartu edo modu arriskutsuan kontsumitzeko joera. Izan ere, drogen kontsumoak okertu egin dezake oreka emozionala, jokabide oldarkorrak indartu ditzake, edota bestelako buru-osasuneko sintomak azalerazi. Gainera, arazotsuagoak izaten dira nerabe-aroko kasuak, eta are gehiago, janaren nahasmendu-moduko psikiatriaren diagnostikoen kasuetan. Drogen kontsumorako joerak hazi egin omen dira nerabe espainiarren artean; eta janaren nahasduren inguruko datuen arabera, mendebaldeko herrialdeen mailakoa omen da Espainiako kasua. Azterlan honen aurreko saio batzuen arabera, bulimia-kasuetan nabarmentzen omen da drogak kontsumitzeko joera eta arriskurik gehien. Aldiz, aditu batzuen arabera, anorexia nerbiosoaren kasuetan ez da horrenbeste nabarmentzen kontsumo horiek egiteko joera. Azterlan honetarako, 12 eta 17 urteko 95 nerabe hautatu dituzte, eta guztiek ere anorexia nerbiosoak edota bulimia nerbiosoak gaixotutako gazteak dira. Batez besteko adina 15 urtekoa da, eta gehien-gehienak neskak dira -soilik bost mutil izan dituzte partaide azterlan honetan-. Emaitzen arabera, gehienbat tabakoa erretzen dute, eta cannabisa da erabilitako gaien artekotik bigarrena. Lagin osotik heren batek (33 gaztek) kontsumo erregular edo arriskutsuak egiten omen ditu, eta artikuluaren egileen arabera, kontuan hartu behar dira.

Be the first to leave a comment!