PROBLEMATIC HEROIN USE INCIDENCE TRENDS IN SPAIN

Saved in:
SANCHEZ-NIUBO, A., ET AL., PROBLEMATIC HEROIN USE INCIDENCE TRENDS IN SPAIN. ADDICTION, Vol. 104, no. 2 (2009), p. 248-255.
Ref. 158698
Location: SIIS R.696 Archivo
Palabras clave:
Consumo, Datos epidemiológicos, Drogas ilegales, Drogodependencias, Estudio epidemiológico, Heroína, Opiáceos, Tendencias, España
Abstract:
Drogen kontsumoen eraginaren zifrek eta kontsumo hauek zein modutan errotzen diren jakitearekin, osasunaren beharrak artatzeko eta osasunplangintzak diseinatzeko erabili daitezke datu hauek. Espainiako Drogen Behategiak jasotako aldagai batzuen araberako datuek diotenez -tratamenduetan hartutakoak, ospitaleetako larrialdiak eta drogen erabilerarekin lotura zuzena duten zendutakoen kopuruak-, heroinaren erabileraren errotzea neurtzen duten prebalentzia- tasek, 1987 eta 1992 urteen tartean neurtzen dute gai horren erabilera-mailarik jasoena. Drogen kontsumoen epidemiologiaren fenomenoak bereizteko, Europako lurraldeetan geroz eta gehiagotan erabiliak dira drogen eraginak neurtzeko datuak, gai batek dituen intzidentzia-tasen ezagutzearen bidez. Drogen tratamenduetan hartutakoen datuak eta drogen erabilerak jasotzen dituzten datuak hartu dituzte ikerketa burutzeko (1991 eta 2005 urteen tarteko datuak). Heroinaren lehendabiziko erabilerak eta tratamenduen hartutako lehendabiziko aldiak hartu dituzte aintzat, bien artean izaten den latentziaaroa zein den ezagutzeko. Batezbestean, lehendabiziko aldiz kontsumitu izandako adina 21 urteetan izatearena jaso dute eta tratamenduan hartutakoen adina, 28 urteetan izatearena diote lortutako emaitzek. Bai lehendabiziko kontsumitzeen datuetan eta baita ere tratamenduen datuei dagokionez, gizonezkoak izan dira gehiengo nagusia (%84). Intzidentziaren tasak kontutan hartu ezkero, azken bi hamarkadetan alde nabariak aurkitu dituzte: 1970. urtean, 40 erabiltzaile berri hamar mila biztanleko; 1980. urtean, 190 erabiltzaile berri, parametro berarekiko; 1990. urtean, 30 erabiltzaile; eta 2003/2005 urteetan, seina erabiltzaile berri urteko. 1980. urtean eman zen xiringen bidez hartutako heroinaren intzidentzia-tasarik gorenena, hamar mila biztanleko 150 erabiltzaile berrirekin.