OPIOID SUBSTITUTION TREATMENT IN CUSTODIAL SETTINGS. A PRACTICAL GUIDE

Saved in:
KASTELIC, A., ET AL., OPIOID SUBSTITUTION TREATMENT IN CUSTODIAL SETTINGS. A PRACTICAL GUIDE. Serie: HEALTH PROMOTION IN PRISONS, OLDENBURG, BIS-VERLAG, 2008, 98 p.
Ref. 150760
Location: SIIS Archivo
Palabras clave:
Control, Drogodependencias, Ética, Fármacos, Manuales, Metadona, Morfina, Mujer, Naltrexona, OMS, ONU, Opiáceos, Poliuso de drogas, Prisión, Programas de mantenimiento, Recaída, Riesgo, Tratamiento, Vía intravenosa
Abstract:
Munduan zehar xiringen bidez drogak hartzen dituzten erabiltzaileen inguruan jasotako estimazioek, hamahiru milioietatik gorakoa izatearena aipatzen dute eta hauetatik ehuneko hamarra omen da gutxienez, GIB birusarekin kutsatutakoa -hamarretik bederatzi ekialdeko europar lurraldeetan eta Asian zehar-. Mendebaldeko lurraldeetan, espetxeetan diren hirutik baten kasuetan opioideen mendekotasuna duten presoak dira. Asia erdialdeko lurraldeetan, portzentaia hau %80raino hazten da. Saheleko eskualdetik hegoalderako lurralde afrikarretan, fenomenoaren azaleratzea orain hasten ari da eta Hego Ameriketan xiringen bidezko infekziogaixotasunak kokainaren kontsumitzeengatik ematen da. 2006 urtean Osasun Munduaren Erakundeak luzaturiko txostenean, espetxeetan ematen diren xiringen eta sexu harremanen bidezko kutsatzeak ekiditeko, beste gai batzuekin ordezkatze eta mantentze saioak bultzatu behar direla zioen. Joandako udaran argitaratu dokumentu honekin, egoeraren azterketa burutu eta egun diren mantentze edo ordezkatze saioen gida praktikoa osatu dute espetxeen ingurunean lan egiten duten profesionalentzako. Osasunaren Mundu Erakundeak babestutako gida honetan, zientifikotasunean oinarritutako urratsak eman beharra gomendatzeaz gain, garatu gabeko herrien egoera larria aztertu eta mendebaldeko lurraldeetan abian jarritako saioak espetxeetara ere barneratzeko eskaria egiten da.