DOES A PINT A DAY AFFECT YOUR CHILDS PAY? THE EFFECT OF PRENATAL ALCOHOL EXPOSURE ON ADULT OUTCOMES
Saved in:
NILSSON, J.P., DOES A PINT A DAY AFFECT YOUR CHILDS PAY? THE EFFECT OF PRENATAL ALCOHOL EXPOSURE ON ADULT OUTCOMES. UPPSALA, INSTITUTE FOR LABOUR MARKET POLICY EVALUATION, 2008, 49 p.
Ref.
150334
Location:
SIIS Archivo
Palabras clave:
Alcohol, Alcoholismo, Consumo, Drogodependencias, Efectos, Estatus socioeconómico, Factor de protección, Factor de riesgo, Familia, Hijos, Infancia, Nivel de ingresos, Padres adictos, Pobreza, Salario

Abstract:
Alkohol erabilera prebenitzeko programen eragin positiboa, haurdun dauden emakumeei dagokienez, jaioberriaren haurtzaroa baino askoz haratago luzatzen da Suedian buruturiko ikerketa honen arabera. Ikerlariak 1960-ko hamarkadaren amaieran alkoholaren salmenta politika berri baten emaitzak ikusteko eginiko esperimentu batez baliatzen dira, esperimentu haren ondorioz gertaturiko alkohol erabileraren areagotzeak, 30 urte beranduago, urte haietan jaiotako haurren heziketa eta lan egoeran eraginik ba ote duen aztertzeko. Ikerketaren emaitzek erakusten dutenez, 1967-a eta 1968-a bitartean, hau da, esperimentua indarrean zen bitartean, garagardo erabilera hamar aldiz areagotu zen janari denda arruntetan 16 urtetik gorakoei graduazio handiko garagardoa saltzeko baimena izan zuten bi lurraldeetan, pertsona eta urteko hiru litro baino gutxiago kontsumitzetik, hogeitik gora litro kontsumitzeraino. Ez hori bakarrik, artikuluaren autoreen arabera, emaitzek argi eta garbi erakusten dute garagardo kontsumoak gora egin zuen urte haietan jaiotako haurrek gaztaroan zehar heziketa maila eta lanpostuari dagokionez emaitza kaskarragoak lortu dituztela, urte berdinetan esperimentutik at egon ziren lurraldeetan jaiotakoekin edo esperimentua hasi aurreko edo amaitu ondorengo urteetan jaiotakoekin konparatuz. Autoreen arabera, emaitza hauek oinarri sendoa ezartzen dute haurdunaldiko alkohol kontsumoak haurraren osasuna kaltetu ez ezik, haurtzaroa igaro ondoren ere bizitzako arlo desberdinetan kalteak sor ditzakeela esateko, eta garrantzitsutzat jotzen dute, beraz, jaiotza aurreko osasuna zaintzeko programa egokiak, eta zehazkiago, haurdun dauden emakumeen alkohol erabilera mugatzeko programak garatzea.