¿SABES LO QUE TE METES? PUREZA Y ADULTERACION DE LAS DROGAS EN ESPAÑA

Na minha lista:
HIDALGO, E., ¿SABES LO QUE TE METES? PUREZA Y ADULTERACION DE LAS DROGAS EN ESPAÑA. Serie: PSICONAUTICA, Madrid, AMARGORD, 2007, 221 p.
Ref. 148185
Localização: SIIS D17.3.129
Palabras clave:
Adulterantes, Cannabis, Cocaína, Drogas ilegales, Drogodependencias, Éxtasis, Heroína, LSD, Toxicidad, España
Resumo:
Euskal Herrian Ai Laket! elkarteak egin bezalatsu, Estatu mailan Energy Control erakundeak droga-gaietan emandako aizuntzeak aztertu ditu azken urteotan. Erakunde honetako Eduardo Hidalgo autoreak, aurretik idatzitako liburu eta aldizkarietako artikuluen bilduma aurkezten digu, drogen aizuntzetaz laburkizun argigarria gertatzearen guraz. Heroinaren, ketaminaren eta LSDaren kasuetan aurretik argitaratutakoen dokumentazio berbera jasotzen du. Cannabisaren atalean, kontsumitzaileek izan ohi dituzten aizuntzen usteak ezesten dituzte jasotako datuek, eta araztasun handiko haxixa kontsumitzen dela aipatzen. Kalean ohikoena den haxix marokoarraren ahalmen psikoaktiboa urria dela ziurtatzen dute egindako frogek. Azken urteotan Herbeeretatik eratorriak diren barietate anitzei kontu hartu beharra argiro erakusten du autoreak; ‘belar’ barietate batzuetan ahalmen psikoaktibo jasoak baitira, are gehiago landare hauetatik eratorria den haxixean. Kokainaren araztasunaren datuen inguruan, Ai Laket! erakundeak aztertutako %66,5aren kasuena oso da esanguratsua, %80az gorako araztasuna jaso baitute aztertu laginetan.