DRUG ADDICTION AND FAMILIES

Saved in:
BARNARD, M., DRUG ADDICTION AND FAMILIES. Londres, JESSICA KINGSLEY PUBLISHERS, 2007, 175 p.
Ref. 146492
Location: SIIS D14.25
Palabras clave:
Acción contra las drogodependencias, Drogodependencias, Efectos, Familia, Hijos, Impacto familiar, Intervención familiar, Menores, Necesidades, Padres adictos
Abstract:
Drogen gehiegizko erabilerak familiaren baitan duen eragina du aztergai Marina Barnard doktoreak argitaratu berri den liburu honetan. Droga arazoak dituen seme-alaba edo anai-arreba batekin bizitzeak senitartekoengan pizten dituen haserrea, lotsa, tristura edo galera sentimendua eta familiarteko harremanetan duen eragina sakonean aztertzen ditu autoreak. Drogek familiarengan inposatzen dituzten dinamikek, eta sortzen diren tentsioak eta tira-birek, ahaideen ongizate fisikoan, psikologikoan zein emozionalean dituzten ondorioak lehenengo pertsonan ezagutzeko aukera eskaintzen du liburuak. Horrekin batera, familiaren babesak droga erabiltzaileentzat duen garrantzia aztertzen du autoreak, bai droga erabilera nolabait kontrolpean mantentzeko orduan, zein, hala gertatzen ez den momentuetan, jokaera horren ondorioak leuntzeko momentuan. Guzti honetatik autoreak ateratzen duen ondorio nagusia zera da, drogamenpekotasunak dituzten pertsonei zuzenduriko zerbitzuek, ahaleginak droga erabiltzaileengan soilik jartzen dituztenean, drogek kalteturiko familien beharrak betetzeke uzten dituztela, eta familiaren eragin positiboan oinarrituriko babesa eta tratamenduak garatzeko aukera galtzen dutela.